XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oiek aldatu bear ez ba`dute, zergatik aldatu bear dute talde armadunek? Batzuentzat arrazoirik ez ba`dago aldatzeko, besteentzat ere ez dago indarkeriak uzteko.

Zergatik ez ote dituzte arma-ekintzak uzten? Euzko gudariak 1936`ko gudaldian ziran bezala abertzale diralako? Aiek bezala, beren elburu ta jomuga nagusitzat Euskalerria daukatelako? Euskaldunak elkartu ta Euskalerria bere buruaren jabe izatera jaso nai dutelako? Orrela ba`litz, beste era batera jokatuko zuketean.

Ez ote da alderantziz? Euskal komunista armatuak diranez, beren elburu nagusia, abertzaletasun guztien gaiñetik, komunista-erreboluzioa nagusitu-eraztea dalako, ez ote da jokabide ori? Ziur egon baietz.

MARTIN BARRIOS KAPITANA ERAIL DUTE

Amabostaldia baiturik egon ondoren, tiroz erailda agertu da Bilbao aldean farmazi-alorrean lan egiten zuan kapitan au.

Ainbestek zuten itxaropen betea, porrot eginda gelditu da.

Jendetza aundiak bildu dira Bilbao`ko kaleak zear, idazkun au aurrean arturik: Erriarekin, ETA`ren aurka.

Partidu guztietakoak bildu ziran, HB`koak izan ezik.

Indarkeriaren aurkako ekiñaldia zan.

Partiduetako buruzagiek aitorpenik eta gaitzespenik asko ere egin dute erailketa ori dala-ta.

Ez al da bidezkoa? Bai noski.

Baiña... indar guztiak ortantxe dijoazkie, itzak esaten, itz borobillak, itz astunak, itz gogorrak baiña azkenean itz utsak.

Eta iñork ez du esaten, iltzaille oiek ZERGATIK erailtzen dituzten gizakiak, edo ZERGATIK diran iltzaille.

Ez da naikoa, astakeria da... basatikeria da... doillorkeria da... terroristak dira... burugabeak dira... eta onelakoak esatea.

Orrela mintzatuz, ez dute sustrairik aurkitzen.

Eta erailtzaille oiek ez dute parre gutxi egingo, mundu guztia beren ekintzak aipatzen dabillela ikustean.

Beltza dijoa urrilla: Martin Barrios kapitana, eta ordu asko baiño leen Errenteri`n okin bat erail zuten, eta urrena Pedro Antonio Sebastian Ubide polizia Pasaia`n 24`ko goizean, eta goizalde berean leerkaia Donosti`ko Comandancia de Marina dalakoan...

Batzuk emen eta besteak Nikaragua`ra ta Costa Rica`ra joanda, zerk eraginda ote dabiltza? Beren internazionalismoak eragiñik, emen eta an eta alde guztietan komunismoa ezartzea dute elburu nagusia.

Eta ortan ez dago zalantzarik.

Ez dira buru-galduak edo eroak, eta bai komunismoa ezarri-naiak eranginda dabiltzanak.

Eta auei ezin neurri egokirik artu, Iparraldean bat edo beste baitu nairik dabiltzan polizia batzuen bidez.

Urrengoan sakonago gauza auek guztiak.

EUSKAL KOMUNISTA ARMATUAKNIKARAGUA`N

Gregorio Jimenez Morales izenekoa, El Pistolas deitua goitizinez, Costa Rica`n espetxeraturik daukate.

Alde guztietako aitorpenak diotenez, ETA`koa da, eta beste lagun geiagorekin urruti aietan dabillena.

Zertan, ordea, Euskalerritik ain urruti? Euskalerrirako laguntzaren batzuk ekartzera joana ote da? Uroldearen galerak ordaintzeko, laguntza-billa joana ote da?.

Andik etorritako otsak zabaldu dira ta oiek diotenez, Nikaragua`ko Eden Pastora edo Comandante Cero erail nairik joanda omen zebillen.

Gezurrezko izen-abizenak zerabizkian eta orregatik espetxeratu dute.

Costa Rica`k egin duan salaketak ez du esaten, jakiña, Nikaragua`k bidalita zebillenik; baiña Nikaragua`tik sartu zala bai esaten du.

Nikaragua`ko Ministro del Interior Comandante Tomas Borge or ibilli da Madril aldean.

Eta zer esan du? Ongi neurtutako itzak esan ditu: Ez dauzkala Gobierno Sandinista dalakoak relaciones orgánicas ez ETA`rekin eta ez HB`rekin.

Ederki esana: orgánicas edo elkartetik elkartera, edo erakundetik erakundera, eta zeazki ta araubidez antolatuak beintzat ez dauzkala.

Baiña ori esatea naikoa al da? Zertarako dute orrelako artu-eman ofizialen bearrik? Bestelako artu-emanak ez al daitezke milla izan? Eta ez du esan, iñolako artu-emanik ez daukatenik.

Esan ba`lu ere alperrik izango zan, milla argibide daudelako, ain zuzen ango BARRICADA egunerokoan eta abarretan argitaratuak.

Eta or ibilli dira Gonzalez presidentea ta Barrionuevo ministroa, ETA`ren eta Sandinismoaren arteko artu-emanak ezaguturik, nolerebait ez-ikusia egin naian Comandante Tomas Borge`ren aurrean.

Azkenean ederki zuritu dute arazoa, aurrerakoan Controlaremos la entrada de ETA en Nicaragua esan dualako Borge`k.

Aurrez ere ez al zekiten, bada, ederki asko?.

ASTEKARI.